lunes, 3 de noviembre de 2008

domingo, 2 de noviembre de 2008

Haizeen Orraziak

Hau da Haizeen Orrazia.

Granitoa: Lurraren barnean magma geldo hoztean sortzen dena. Lurrazalean gehien dagoen arroka mota da. Mineral garrantzitsuenak kuartzo, feldespato eta mika dira.
Magma azidoa igotzen denean geldo hozterakoan sortzen da. Magma honek lurrazal kontinentalak baino magnesio gutxiago du eta beraz pisu espezifiko gutxiago. Hori dela eta gorantz igotzeko joera du eta tanta itxurako egitura erraldoiak sortzen dira. Solidotzea oso geldo eta presio altuan egin behar da. Feldespatoen tamainak hoztearen abiadura adieraziko du: feldespatoak geroz eta handiagoak orduan eta geldoago hoztu da magma. Gainazalean agertzen direnean higaduragatik batolito izena ematen zaie, eta oso gogorrak direnez mendiguneen goikaldeak osatu ohi dituzte.

Flysch: itsas mailan, agertzen den kostaldeko plataforma harritsua da. Itsasoak itsaslabarrak higatzean sortzen da bi baldintza hauek betez gero: itsasgora eta itsasbeheraren artean alde handia egon eta arrokak geruzez osaturik egotea.










Zubimusu Parkea

Hau da Zubimusu Parkea.

Maila horretatik, orain azpitik doan Igarako Erreka pasatzen zen gutxi gora behera.

Aurkitzen den landaretza:



Haltz: (argazkian) Ipar hemisferioko alde epelean hedatua dira. Hostoak jauskorrak dira, txandakatuak, bakunak eta zerratuak.















Arbustua: Arbustua deitzen zaio landare bati honek enborra ez duenean. Arbustuak hainbat metrotako altuera izan dezakete.













Beriyoko Artea

Hau da Beriyoko artea.

Diametroa 1,30m -ra (d): 4,65 m
Fustearen altuera (f): 4 m
Altuera totala (h): 23 m
Koparen diametroa (c): 22 m




Zona Litologikoa

Goialdean ondoriozta dezakegu Zona Litologikoa, kareharrizkoa dela.

Igarako Haritza

Hau da Igarako Haritza.

Zuhaitz honen diametroa 1.30 m -koa da.

Zuhatiz hau ezaguna da bere tamaina handiarengatik.



Portuetxe


Argazki hau, Portuetxeko etxearen paretean aterata dago.
Etxe honetan, txalupen portua zegoen, eta marea gora zegoenean, handik Ondarretaraino joan zintezkeen.

Igarako Erreka

Atzeko aldekoa, Igarako erreka da eta garai batean itsas terrazak zeuden. Gaur egun, gizakiak haien eraikinekin okupatu dituzte.