domingo, 2 de noviembre de 2008

Haizeen Orraziak

Hau da Haizeen Orrazia.

Granitoa: Lurraren barnean magma geldo hoztean sortzen dena. Lurrazalean gehien dagoen arroka mota da. Mineral garrantzitsuenak kuartzo, feldespato eta mika dira.
Magma azidoa igotzen denean geldo hozterakoan sortzen da. Magma honek lurrazal kontinentalak baino magnesio gutxiago du eta beraz pisu espezifiko gutxiago. Hori dela eta gorantz igotzeko joera du eta tanta itxurako egitura erraldoiak sortzen dira. Solidotzea oso geldo eta presio altuan egin behar da. Feldespatoen tamainak hoztearen abiadura adieraziko du: feldespatoak geroz eta handiagoak orduan eta geldoago hoztu da magma. Gainazalean agertzen direnean higaduragatik batolito izena ematen zaie, eta oso gogorrak direnez mendiguneen goikaldeak osatu ohi dituzte.

Flysch: itsas mailan, agertzen den kostaldeko plataforma harritsua da. Itsasoak itsaslabarrak higatzean sortzen da bi baldintza hauek betez gero: itsasgora eta itsasbeheraren artean alde handia egon eta arrokak geruzez osaturik egotea.










No hay comentarios: